XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Baina bost gizon ziren - esan zion Paulek - .
Harrapatu duzue buruzagia
Frank du izena.
Sheilak, Charlesek eta Paulek polizi sarjentuaren etxean eman zuten gaua.
Hurrengo goizean, goiz aldegin zuen sarjentuak etxetik.
- Komisaldegira joan behar dut - esan zien hiru gazteei - .
Deituko dizuet beranduago.
Gosaltzeko orduan, Sheilak irratia biztu zuen.
Sheilak irratia itzali zuen.
- Hasiera arraroa eman diogu oporraldiari, ezta? - esan zuen.
Geroago, telefonoak jo zuen, eta Paulek hartu zuen.
Sarjentua zen.
- Berri onak - esan zuen sarjentuak - .
Frank Steel harrapatu du poliziak.
Paulek telefonoa eseki
- Poliziak Frank Steel atxilotu du esan zien beste biei.
- Albiste ederra esan zuen Sheilak - .
Orain bai, goazen Goikoetxera oporraldia hastera.